Mostrando entradas con la etiqueta Leku berezi bat. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leku berezi bat. Mostrar todas las entradas

sábado, 8 de enero de 2011

Itsasoa gara...Ken zazpi




Ken Zazpi - Itsasoa gara
Begiratu atzean hortzimugak sutan
gure begiek zerutan
begiratu maitea amildegi ertza
biziak hila ametsa
ez bilatu gauean izar hura
zure begitan piztuta

Ta ez galdetu izoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Orain hemen gaudela, bidegurutzean
utz ditzagun beldurrak atzean
ez gara izan onenak, beharbada
baina gure bizitza izan da
mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negear egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
izan garelako
oraindik ere ba gara,
ta beti izango gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

jueves, 26 de noviembre de 2009

Imanol - Mendian Gora



Mendian Gora (Imanol)

Mendian gora haritza
auntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustora.

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortze zegok eta.

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet zuri bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Itsasoak emandako indarra




Nik jada ez dut kemenik itsasora
partitzeko
baina portura inguratzen naiz
oraindik ere
urrutira bidaian abiatzen direnei
begiratzera.
Txikota lotzen edo askatzen
laguntzen diet.
Eta harrigarria egiten zait ene
nekaduran
beste batzu abiatzea eta, areago, inor
handik honaino arribatzea.
Bultzatzen dituen indar misteriotsua
oroitu nahi nuke.

Itsasoak emandako indarra

(Jabier Muguruza)



sábado, 13 de junio de 2009

Ilargia...Ken Zazpi

esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

eusten nauen soka zara itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinisteko ez garen guztia.


(Ilargia...Ken zazpi)


martes, 26 de mayo de 2009

Triste jartzen nauzu



Triste jartzen nauzu
triste
ez kanpotik
bai barrundik
begiratzen nauzulako
inor begiratzekorik
ez duzunean.

Triste jartzen nauzu
triste
es kanpotik
bai barrundik
jaten eman didazulako
zeni ematekorik
ez zenuenean.

Bainan ez gehiago
tristurarik
ez kanpotik
ez barrundik
nahiago gorrotoa
ezen ez errukia
nai makila
bainan ez limosnik
karitateak
lotsa baitu berarekin.

Triste jartzen nauzu
(Benito Lertxundi)

viernes, 15 de mayo de 2009

Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin)

Gure baitango lurraldeetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora

non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora.

Egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
urrun nabigatzera
elur gazietan.

Igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea

ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez baitzara nirea.

Egunez zu bizitzera
azken mugen ertzera
lainoen agurtzera
elur gazietan.

Eperra...Anje Duhalde

Eperrak badituzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.

Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.

Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.





Eperra...Anje Duhalde

lunes, 11 de mayo de 2009

Olerkiak


Olerkiak sortu zuen lurra
lurrak sortu zuen ura
urak sortu zuen zura
zurak sortu zuen hostoa
hostoak sortu zuen haizea
haizeak sortu zuen karnaba
karnabak sortu zuen olerkia

olerkiak hil zuen lurra
lurrak hil zuen ura
urak hil zuen zura
zurak hil zuen hostoa
hostoak hil zuen haizea
haizeak hil zuen karnaba
karnabak hil zuen olerkia



(J. Sarrionandia. "Izuen gorde lekuetan barrrena" )

martes, 5 de mayo de 2009

Urak dakarrena


Urak dakarrena
Urak daroa
lurrak emandakoa
lurrean gelditzen da.
Eta gu hemen
beti gu hemen.

Zuhaitz bezala lurrean
katuak bezala haizean
muinak bezala erroetan
ura bezala itsasoan.

Ekaitzak bota-arazten
ifar eta hegoaldetik
gizon izateko hasi behar da
gizon izaten hemen.

Benito Lertxundi

viernes, 1 de mayo de 2009

Hegoak ebaki banizkio




"Hegoak ebaki banizkio,
neria izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango,
eta nik txoria nuen maite"



"Txoria Txori"...Mikel Laboa (Letra: Artze)

El lugar que me rodea

El lugar que me rodea